X. URTEURRENEKO ZOZKETAK
Gure X. Urteurrena aukera bikaina da denok batera ospatu dezagun. Hori dela eta, sorpresa batzuk prestatu ditugu.
Bi sarrera lor ditzakezu dohainik, hain efemeride berezirako programatu diren ikuskizun gogoangarrietakoren baterako. Horretarako, berrogeita hamar sarrera bikoitz zozketatuko dira, Euskaldunaren webgunean ( www.euskalduna.net ) izena ematen dutenen artean eta otsailaren 9ra arte Jauregiko txarteldegietan eta bulegoetan eskuratu ahal izango den inprimakia betetzen dutenen artean.
Parte hartu gure zozketetan. Oso erraza da.
Barbara Hendricks
2009ko maiatzaren 26a
Nazioarteko lirikako dibarik handienetakoa da, eta munduko opera-konpainiarik entzutetsuenekin aritu izan da kantuan. Errepertorioan hogei opera baino gehiago ditu, bai eta komedia amerikarrak, melodia frantsesak eta espiritual beltzak ere. Munduko orkestra-zuzendari nagusiekin abestu ditu oratorioak, hala nola, Leonard Bernstein, Zubin Metha, George Solti, Claudio Abbado eta Herbert Von Karajanekin.
Borrokalari nekaezina izanik, 2000. urtean Asturiasko Printzea Arteen Saria jaso zuen, Giza Eskubideen defentsagatik eta bere lan artistikoak gizateriaren kultur ondareari egin dion ekarpenagatik. Haurren Eskubideetarako Nazioarteko Auzitegiko kidea da.
Prezioa: 20-50 euro bitartean.
Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin, Pantxoa eta Peio
2009ko ekainaren 3a
Euskaraz abesten duten hiru musikari aparten topaketa ahaztezina. Abesti hunkigarri, gizatiar, hurbil, bikain, liriko, indartsu eta irmoen emanaldi bat emango dute. Lehengo eta oraingo melodietatik ibilbide bat egingo dute, mota guztietako jendearen gustukoa.
Jabier Muguruza dotoretasuna, baretasuna eta sakontasun liriko eta musikala da. Mikel Urdangarin berezkotasuna, naturaltasuna eta hurbiltasuna da. Pantxoa eta Peio ahots bakarra diruditen ahots bi dira, bihotz bi eta taupada bakar bat. Euskal musikaren eta kulturaren historia purua eta oraina.
Prezioa: 18 euro
