Web orrialdera jo

"Grease, zure bizitzako musikala"


Datak:

2008/08/21 - 19:30


2008/08/22 - 19:00 | 23:00


2008/08/23 - 19:00 | 23:00


2008/08/24 - 19:00


2008/08/26 - 20:00


2008/08/27 - 20:00


2008/08/28 - 20:00


2008/08/29 - 18:30 | 22:30


2008/08/30 - 18:30 | 22:30


2008/08/31 - 19:00


2008/09/02 - 20:00


2008/09/03 - 20:00


2008/09/04 - 20:00


2008/09/05 - 18:30 | 22:30


2008/09/06 - 18:30 | 22:30


2008/09/07 - 19:00


Aretoa:

Auditorioa



Sarrerak:

Prezioak

18 eta 45 euro bitartean

%20ko deskontua "El Correo" egunkariko harpidedunen klubeko txartelarekin, BBK 26 txartelarekin eta BBK 26+ txartelarekin. Deskontu horiek Euskalduna Jauregiko txarteldegietan bakarrik aplikatuko dira.


Sarrerak erosi:

Leihatila.

Telefonoz: 944 310 310.
Kutxazain automatikoetan: BBK Kutxazain automatikoak. BBK Kutxazain automatikoak bilatu
Interneten: Erosi online BBK-an


Jesarlekuen planoa:



Baldintza Orokorrak:



Historiako musikal handietako bat

 

Historian arrakasta handiena lortu duen musikaletako bat iritsiko da Euskalduna Jauregira, Bartzelonan denboraldi arrakastatsu bi egin ondoren; izan ere, Bartzelonan 600.000 ikusle baino gehiago izan ditu.

 

Luxuzko superprodukzio hau energiaz eta bizitasunez beteta dago eta erritmo itzela dauka, Broadwayko estilorik onenean, eta rock and rolla, neskatila aberaskumeak, tipo gogorrak eta brillantina asko uztartzen ditu. Ikusleak aulkietatik altxarazten ditu.

 

 "Grease" izan zen Broadwayko karteldegian denbora gehien iraun zuen musikala. 1.500 antzezpen izan ziren, eta guztira 12 Tony sari lortu zituen. Sari horiek New Yorken estreinatutako muntaia handienak saritzen dituzte.

 

Formatu handiko musikala da. Kalitatearen eta ikusgarritasunaren aldeko apustua egiten du; musika zuzenean jotzen da eta eszenatokiaren gainean hogeita hamar bat artista azaltzen dira, aktoreak eta dantzariak barne. Zuzendaritzan Ricard Reguant, koreografian Coco Comin eta musika zuzendaritzan Manu Guix buru dituen talde artistiko bat dauka gidari. Horiek 1978an Randal Kleiserrek zuzendutako eta John Travolta eta Olivia Newton-John protagonista dituen filma hartu dute erreferentzia gisa.