Web orrialdera jo

X. Urteurrena: Barbara Hendricks


Datak:

2009/05/26 - 20:00


Aretoa:

Auditorioa


Sustatzailea:

Dekker Events



Sarrerak:

Prezioak

20 - 50 euro

%20ko deskontua "El Correo" egunkariko harpidedunen klubeko txartelarekin Alfredo Kraus Musika Elkarteko bazkideentzat, baina soilik Euskalduna Jauregiko leihatiletan.

 


Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldiarteetan izan ezik, halakorik balego.


Sarrerak erosi:

Leihatila.(Astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara)
Telefonoz: 944 310 310.
Kutxazain automatikoetan: BBK Kutxazain automatikoak. BBK Kutxazain automatikoak bilatu
Interneten: Erosi online BBK-an

Jesarlekuen planoa:



Baldintza Orokorrak:



Lirikaren eta Giza Eskubideen diba

 X. Urteurrena: Barbara Hendricks

Barbara Hendricksek, nazioarteko lirikaren diba handietakoak, 1974an debutatu zuen San Frantziskoko Operan, Monteverdiren "Popearen koroatzea" lanarekin. Bere karrera nazioartean proiektatu du, munduko opera-konpainia ospetsuenekin arituz. Errepertorioan hogei opera baino gehiago ditu, bai eta komedia amerikarrak, melodia frantsesak eta espiritual beltzak ere. Munduko orkestra-zuzendari nagusiekin abestu ditu oratorioak, hala nola, Leonard Bernstein, Zubin Metha, George Solti, Claudio Abbado eta Herbert Von Karajanekin.

 

Giza eskubideen aldeko borrokalari nekaezina eta Suediako Musika Akademiako kidea da. 1986an, Frantziako Gobernuak "Commandeur des Arts et des Lettres" izendatu zuen, eta, 1992an, François Mitterrandek berak "Chevalier de la Légion d´Honneur" izendatu zuen. 2000. urtean, Asturiasko Printzea Fundazioaren Arteen Saria jaso zuen, Giza Eskubideen defentsagatik eta artearen arloan egindako lanak gizateriaren kultur ondareari egindako ekarpenagatik. Haurren Eskubideetarako Nazioarteko Auzitegiko kidea da.