Los 39 Escalones
Datak:
2009/09/01 - 20:00
2009/09/02 - 20:00
2009/09/03 - 20:00
2009/09/04 - 20:00 | 22:30
2009/09/05 - 20:00 | 22:30
2009/09/06 - 20:00
2009/09/08 - 20:00
2009/09/09 - 20:00
2009/09/10 - 20:00
2009/09/11 - 20:00 | 22:30
2009/09/12 - 20:00 | 22:30
2009/09/13 - 20:00
Aretoa:
A1 Antzokia
Sustatzailea:
Vorágine Producciones
Sarrerak:
Prezioak
25€
Club Suscriptor txartelarekin %20ko beherapena egingo da, baina soilik Euskalduna Jauregiko leihatiletan.
%20ko deskontua BBK26 txartelarekin. Gehienez 2 eserleku txartel bakoitzeko. Ez zaie beste deskontu batzuei gehituko.
Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldiarteetan izan ezik, halakorik balego.
Sarrerak erosi:
Telefonoz: 944 310 310.
Kutxazain automatikoetan: BBK Kutxazain automatikoak. BBK Kutxazain automatikoak bilatu
Interneten: Erosi online BBK-an
Jesarlekuen planoa:
Baldintza Orokorrak:
Barregarria eta ikusgarria
Milioika zinemazale txunditu dituen Alfred Hitchcocken klasiko zinematografikoaren antzerki-bertsio barregarri eta ikusgarria. Patrick Barlowen egokitzapen dramatikoa da, Jorge de Juan Garcíak moldatua eta Eduardo Bazok zuzendua. Antzezlanean aktore bikainak ikus daitezke; besteak beste, Gabino Diego ospetsua, Beatriz Rico, Jorge de Juan eta Diego Molero. Guztien artean, 139 pertsonaia baino gehiago interpretatzen dituzte.
"Los 39 escalones" antzezlanak London Theatre Societyk ematen duen Komediarik Onenaren Lawrence Olivier Saria lortu du, bai eta Tony Award sari garrantzitsu bi ere. Sari horiek Erresuma Batuko eta New Yorkeko antzerki-saririk garrantzitsuenak dira, eta arte eszenikoekin erlazionatutako adituen eta ikusleen botazioz ematen dira. Zenbait urteren ostean, antzezlan hau arrakasta handiz eskaintzen da oraindik ere, Londresko Picadillyko Criterion Antzokian eta New Yorkeko Broadwayko eszenatokietan.
Lan hau sorpresaz beteta dago, eta ez dio lasaitasun-une bakar bat ere ematen ikusleari, antzezlanak intriga, ekintza eta umorea uztartzen baititu.









