El Cavernícola
Datak:
2010/08/20 - 22:00
2010/08/21 - 20:00 | 23:00
2010/08/22 - 20:00
2010/08/23 - 20:00
2010/08/24 - 20:00
2010/08/25 - 20:00
2010/08/26 - 20:00 | 23:00
2010/08/27 - 20:00 | 23:00
2010/08/28 - 20:00 | 23:00
2010/08/29 - 20:00
2010/09/01 - 20:00
2010/09/02 - 20:00
2010/09/03 - 20:00 | 22:30
2010/09/04 - 20:00 | 22:30
2010/09/05 - 20:00
2010/09/09 - 20:00
2010/09/10 - 20:00 | 22:30
2010/09/11 - 20:00 | 22:30
2010/09/12 - 20:00
Aretoa:
A3 Aretoa
Sustatzailea:
Iria Producciones
Sarrerak:
Prezioak
23€
Club Suscriptor txartelarekin %20ko beherapena egingo da, baina soilik Euskalduna Jauregiko leihatiletan.
Ikusleei eta artisteei zor zaien errespetua dela-eta, behin emanaldia hasita, ezin izango da aretora sartu ez bertara itzuli, ekitaldiarteetan izan ezik, halakorik balego.
Sarrerak erosi:
Telefonoz: 944 310 310.
Kutxazain automatikoetan: BBK Kutxazain automatikoak. BBK Kutxazain automatikoak bilatu
Interneten: Erosi online BBK-an
Fenomeno komikoa, Nancho Novorekin
Madrileko Fígaro antzokian lortutako arrakasta itzelaren ostean (oraindik ere, aretoa betetzen jarraitzen du), Nacho Novok Euskaldunara dakar antzerkiaren historian gehien antzeztu den bakarrizketa. Ikuskizun barregarria da oso, eta bikotekidearekin bizitzeak dituen zailtasunak jorratzen ditu. Barre algara egiteko apustu segurua.
"El cavernícola" lanak Olivier Saria eskuratu zuen 2000. urtean, hain zuzen ere, Ingalaterrak entretenimenduzko lan onenari eman ohi dion sari entzutetsua.
Rob Becker kaliforniarrak idatzitako testu bikainak emanaldi errekorra hautsi zuen Broadwayn. 32 herrialdetan ikusi da lana. 16 hizkuntzatan eszenaratu da, eta mundu osoko zortzi milioi ikus-entzulek baino gehiagok ikusi dute. "El Cavernícola nazio mailako fenomeno komikoa da", idatzi zuen The New York Timesek. Bere omenez, hiriko alkateak, Rudolph Giulianik, "West 44th Street" "Caveman Way" izenarekin berrizendatu zuen.
Gizonen eta emakumeen garunera egiten den bidaia barregarria. Lan honek argi uzten du sexuen arteko borrokak ez duela mugarik.









