Kudeaketa Sistema
Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Arriskuen Prebentzioa
1999ko otsailean Euskalduna Jauregiaren (Bilboko Kongresu eta Musika Jauregia) jarduna hasi zenetik, bertako Administrazio Kontseiluak, zeinak instalazio ezin hobeen aldeko apustua egin baitzuen, printzipio hauetan oinarritutako Kudeaketa sistema ezartzeko erronka estrategikoa onartu zuen:
-
Prozesuen kudeaketa. Jarduera planifikatu eta sistematikoen multzoa. Beharrezkoak dira produktu edo zerbitzu batek baldintzak beteko dituelako konfiantza sortzeko.
-
Bezeroaren asebetetzea. Erakundeek bezeroen egungo eta etorkizuneko beharrizanak ulertu behar dituzte, bai eta bezeroen eskaerak bete eta haien itxaropenak gainditzen ahalegindu ere.
-
Etengabeko Hobekuntza. Langile guztien hobekuntzarako ekimen eta proposamenak sustatu behar dira; izan ere, barrutik bezeroek sumatzen dutena baino akats eta arazo gehiago ikusten dira. Beraz, Jauregiak bezeroak baino urrunago joan behar du kalitatea eskatzeko orduan.
-
Konpromisoa Ingurumenarekin. Ingurumen osasungarri eta ekologikoki iraunkorra izateko eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartu behar dira.
-
Segurtasuna eta Osasuna Lanean. Prebentzio eta babes neurriak aplikatu behar dira, laneko arriskuak desagerrarazteko edo ahalik eta gehien murrizteko.
Erronka multzo hori berretsi egin da Euskaldunaren kudeaketa sistemaren egiaztagiriak lortuta, beti ere estatuko zein nazioarteko arauekin bat eginez. Era berean, aipamen eta sari ugari lortzeko oinarria izan da.
Sariak eta egiaztagiriak
-
Munduko Kongresu Zentrurik Onena 2003
Munduko Kongresu Zentrurik Onena 2003, Biltzar Jauregien Nazioarteko Elkarteak emanda. Biltzar Jauregi batek jaso dezakeen sari nagusia da.
-
UNE EN ISO 9001/2000 arauen araberako Kalitatearen Egiaztagiria. Euskalduna Jauregiak kalitatearen printzipioetan oinarritutako Kudeaketa sistema ezarri duela egiaztatzen du.
-
IQNet
ISO arauen egiaztagirien nazioarteko sarea. AENORekin batera, nazioarteko izaera ematen die Euskalduna Jauregiaren egiaztagiriei.
-
UNE EN ISO 14.001/2004 arauen araberako Ingurumenaren Kudeaketako Egiaztagiria. Euskalduna Jauregiak baliabideen erabilera arrazionalaren eta hondakinen kudeaketa ezin hobearen konpromisoa duela egiaztatzen du.
-
Osasun eta segurtasun okupazionalaren kudeaketa
OHSAS 18.000 nazioarteko arauen arabera, egiaztagiri honek lanlekuan osasunaren eta segurtasunaren hobekuntza ziurtatzen duen kudeaketa sistematiko eta egituratua bermatzen du.
-
Kalitate Turistikoaren "Q", Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak emanda. Egiaztagiri enblematiko hori jaso zuen lehenengo zentroa izan zen Estatu osoan.














