Web orrialdera jo

“El cavernícola”, Nancho Novorekin; antzerkiaren historian emanaldi gehien izan dituen bakarrizketa


Argitaratze data: 2010/07/09

Oso ikuskizun dibertigarria

 

Madrilgo Fígaro antzokian lortutako arrakasta itzelaren ostean (oraindik ere, aretoa betetzen jarraitzen du), Nancho Novok Euskaldunara dakar antzerkiaren historian gehien antzeztu den bakarrizketa. Bikote-bizitzak dituen zailtasunari buruzko ikuskizun dibertigarria. Algaraka barre egiteko apustu segurua. Abuztuaren 20tik irailaren 12ra bitartean ikusi ahal izango da A-3 Aretoan.

"El cavernícola" lanak Olivier Saria eskuratu zuen 2000. urtean; Ingalaterran entretenimenduzko lan onenari ematen zaion sari entzutetsua da hori.

Rob Becker kaliforniarrak idatzitako testu bikainak emanaldien errekorra hautsi zuen Broadwayn. 32 herrialdetan antzeztu da. 16 hizkuntzatan eszenaratu da, eta, mundu osoan, zortzi milioi ikusletik gora izan ditu. "El Cavernícola nazio mailako fenomeno komikoa da", idatzi zuen The New York Timesek. Bere omenez, Rudolph Giulianik, hiriko alkateak, "Caveman Way" izenarekin berrizendatu zuen "West 44th Street" kalea.

Gizonezkoen eta emakumezkoen garunera egindako bidaia barregarri honetan, Nancho Novok gaitasun eszeniko harrigarria erakusten du. Argi uzten du sexuen arteko borrokak ez duela mugarik. Haitzuloen garaitik, desberdintasunak antzematen ziren gizon eta emakumeen artean, eta, batzuetan, desberdintasun horiek guztiz nabarmenak izaten ziren. Izugarri gozatzen dugu besteei buruz sekulakoak esaten. Aktoreak gogorarazten digun bezala, "guztiok daukagu haitzuloetako gizakien arrastoren bat".